Enpatia

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Vitoria "Ayvee" 2023ko eka. 15a, 13:36

Aurrekoan kaletik nindoala jestu matxista bat ikusi nuen gizon zahar batek emakume bati egiten ziona. Jende asko konturatu zen gertatutakoaz baina inork ez zuen ezer egin. Erantzuna soilik nik eman nuen. Baina ez da kasu bakarra, zenbat arrazakeri dagoen, eta jendeak zer? Zenbat eraso homofobo, eta jendeak zer? Gizartea geroz eta indibidualistagoa ari da bihurtzen eta horrek kalte egiten digu guztioi.

Gizartean egin diren aurrerakuntza guztiak, batuketa baten ondorioz izan dira, bata besteari lagunduz eta denontzako onura bat bilatuz. Jendea ez da ohartzen laguntza beharrezkoa dela eta lagunduz ezkero, denei hobeto etorriko zaigula. Badaude gutxi batzuk, kalean, trenean edo leku publikoetan ikusten ditudanak, pertsona horiengatik oraindik fedea dut gizartean baina pertsona horiek edukazioa eta enpatia erabiltzen dutelako onura gauzatzeko eta laguntzeko. Orain, zein da indibidualismoaren arazorik handiena? Egoismoa ala enpatia falta?

Biak aztertu nahiko nituzke:

Hasteko egoismoaz hitz egiterakoan esan dezakegu egoismoa bakoitzaren buruari, ideiei eta sentimenduei gehiegizko garrantzia ematen dieten eta gainerakoekiko ardurarik agertzen ez duenaren jarrera dela. Eduki dugun heziketan egoismoa beti egon da oso gainean, gutxi erakusten digute banatzen eta besteari entzuten. Horregatik ere indibidualismoa. Eta enpatia falta?

Zer da enpatia? Besteen sentimenduak ulertzeko eta partekatzeko gaitasunak, enpatiak, gauzak bestearen ikuspegitik ikusteko aukera ematen digu, eta ez gurearen ikuspegitik.

Jakinda zer den, izugarrizko enpatia falta dugu gizartean ezta? Zer uste duzue beharko genukeela enpatia gehiago lortzeko? Bat, informazio gehiago eduki eta ikasi ignorantzia gutxiago edukitzeko. Bi, gauza edo esperientzia berdinak bizitu. Zein da egonkorrena? Ignorantzia gutxitzea. Gehiago informatu behar gara eta perspektiba desberdinak ulertu. Arrazoia edukitzearen paperak, nazka ematen du, ez du ezertarako balio, beraz egoa gutxitu, gehiago informatu eta perspektiba desberdinez jorratu. Gizarteak behar du eta.

Ez dakit zein den gizarteak behar duen aldaketa, baina dakitena da, egiten ari garena egiten jarraituz gero berdin egongo garela, edo okerrago. Edukazio estruktura guztiz aldatu behar denarekin agian ados zaudete, azken finean zein edukazio jaso (eskolan, familian, kalean, lagunekin) zein pertsona zaren ikusiko duzu. Goazen beldurrak kentzera eta kaleko injustiziak defendatzera, jendea laguntzera eta ingurukoei onurak egitera. Kendu beldurrak eta jendearen begirada gainetik eta lagundu, ez da horren zaila. Azkenean gizarte hitzak berak dio: Giza - artea. Bata bestea gabe ez gara inor eta bata bestearekin izugarrizko indarra gara.

Zuk ikusi.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean