Lehen partida, lehen jardunaldian irabazle izan ziren Jon Larronde eta Denis Petrissansek, Xuban Lopetegi eta Oier Iturbe irurar biko gaztearen kontra jokatuko dute. Jon eta Denis dira faborito; gainera, partida irabaziz gero, finalerdietarako sailkatuta geratuko lirateke zuzenean 3. jardunaldiaren emaitzen zain geratu gabe. Aldiz, Xubanek eta Oierrek irabaziko balute, azken jardunaldiaren emaitzen arabera erabakiko litzateke B multzoko sailkapena. Ea irurar biko gazteak euren mailarik onena ematen duen, eta ezustekoa emateko gai diren.
Hortaz, jardunaldi zinez interesgarria eta erakargarria, ostiralean, irailaren 11n(19:00) Irurako Ametsa trinketean jokatuko dena.