BILERA IREKIA BATZOKIAN

Erabiltzailearen aurpegia Amasa Villabonako EAJ 2026ko otsailaren 5a

Otsailak10, asteartea. 19:00etan, Villabonako Batzokian

Amasa Villabonako Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Batzarrak bilera irekia egingo du otsailaren 10ean, 19:00etan, alderdikide zein publiko orokorrari zuzenduta.

Topaketaren helburua herritarren parte-hartzea sustatzea, udalaren intereseko informazioa partekatzea eta herritarren ekarpenak, kezkak eta proposamenak entzutea da.

EAJren Udal Batzarretik interesa duten herritar guztiak animatu nahi ditu elkarrizketa-gune ireki eta eraikitzaile honetan parte hartzera.

Ezin baduzu etorri, baina informazioa jaso nahi baduzu idatzi eaj.pnv@villabona.eus helbidera eta gure proposamena helaraziko dizugu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA