Udal Gobernuak bere plana aurkeztu du, bai, baina hori ez da ez sendoa, ez jasangarria, ez parte-hartzailea. Oso gai garrantzitsuaren aurrean gaude; zer, etxebizitza-planak herriaren etorkizuna baldintzatuko du, eta ezin dugu etorkizuna baldintzatu presaren presaz plan bat onartzeagatik.
Hasteko, sakon aztertu behar da Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eta bertan jasotakoak kontuan hartu; uholde-arrisku eremuei buruzko informazioa eta ingurumen zein segurtasun-irizpideak, besteak beste. Proiektuaren beste zenbait proposamen ere hutsaren hurrengo dira, gainera, HAPOak biltzen ez baditu.
Plan serio eta inklusiboa nahi dugu; herritarren benetako beharrei erantzunez, ingurumenaren babesari erantzungo diena, eta horregatik dei egiten diegu udal ordezkariei eta herritarrei: geldialdia egin, hausnarketa partekatua sustatu eta elkarrekin bide egokia eraikin dezagun. Esaera zaharrak dioen bezala, “presako lana, lan alperra” eta etxebizitzaren egoerak ez digu alferrikako pausuak ematen uzten.