“BALIZKO ERROTAK, IRINARIK EZ” EDO BTT BIZIKLETA PISTA

Erabiltzailearen aurpegia Amasa Villabonako EAJ

Azken aldi honetan Amasa Villabonan hautsak harrotu dituen gai bat BTT

Hau da, Bizikleta Pista egiteko proiektuaren ingurukoa izan da; izan ere, hori bezalako azpiegitura bat aurrera eramateko, ezinbestekoa da baimen administratibo guztiak eskuratzea, eta Amasa Villabonako Udal gobernuak ez ditu oraindik baimen horiek eskuratu, hau da, une honetan baimen horiek ez ditu bere esku. Hortaz, pista ezin da oraingoz eraiki.  Edozein amasatarrek edo villabonatarrek bere etxean lanak egin nahi izanez gero, udalak ezarririko baldintzak bete behar dituen bezalaxe, udalak ere bete behar ditu BTT eraiki ahal izateko baldintza administratiboak, eta, adierazi bezala, horiek ez ditu oraingoz lortu. Gauzak horrela, une honetan pista iragartzea edo promozionatzea kea saltzea da, ez baitago oinarri juridikorik, ez epe argirik, hitz batean, ez dago eraikiko den bermerik.  Beste behin ere EHbilduren gobernua balizko munduan ari da, errealitateari ihes eginez, eta oraingoz egiterik izango duen ala ez ez dakiena herritarrei saltzen eta horrela jokatzeak herritarren konfidantza urratzen du. Gainera, udal gobernuak dagoeneko aurreproiektua gauzatu du, diru publikoa erabiliz gauzatu ere eta hori erakunde arduratsu batek ezin du onartu, baliabide publikoak xahutzea ez baita gobernantza ona, ez herritarren interesak defendatzea.  Guk argi daukagu proiektuak amets batetik abiatu daitezkeela, baina amets hori errealite bihur dadin lana egin behar da; eta, hori dela-eta, hauxe gure konpromisoa: proiektu sendoak, zilegiak eta errealistak, gardentasunez eta legearen babesean garatuko direnak defendatuko ditugu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA