EAJko IDOIA SAGASTIZABALEK EH BILDUko OSKAR MATUTERI

Harrituta nago, Matute jauna, zure bizitza osoan politikan ezagutu zaitugu, eta oraindik ez duzu gure Kontzertu Ekonomikoa barneratu.

Harritu egiten nau, esan duzunean, zerga honek urtero biltzen dituen 67 milioi euro, euskal foru ogasunean geratzen direla.

Ez zaitez nahastu eta itzazu nahastu herritarrak. Foru Ogasunek ez dute ezer jasotzen zerga honengatik, are gehiago, ez Petronorrek ez Iberdrolak ez dute ezer sartzen euskal ogasunean zerga honengatik.

Iberdrola zein Repsol estatuko diruzaintzan egiten dute bere ekarpena eta energia-konpainia guztiak biltzen dituen Estatuko diruzaintza horren guztizko kopurutik, egungo Gobernuak zenbateko bat lagatzen dio Eusko Jaurlaritzari, 6,24ri dagokion zenbatekoa. Hori Batzorde Misto batean adostu zen, zure taldearen emendakin baten ondorioz, hain zuzen ere, gero nire taldeak zuzendu behar izan zuena, foru ogasunek zerga honetan duten parte-hartzea jorratzeko, hain zuzen ere, kopuru hori ezin delako adostu.

Estatuak biltzen dituen eta egungo Gobernuak transferitzeko betebeharrik ez  duen kopuruak dira. Eta formula honekin etorkizunean beste Gobernuei zifra hori proposatzeko eta Kontzertu Ekonomikoa hutsik uzteko ateak zabaltzen ari zarete. Hau da zure ekarpen handia.

Eta oso kezkatuta zaude esaten duzun zulo hori nola estaliko den zergak aurrera egiten ez badu, eta galdetzen dizut: Esango al didazu nola, noiz eta non dekretu honetako zein artikulutan sartzen den Erkidegoen parte-hartzea, milioi horiek Euskadira iristen direla ziurtatzeko zerga hori aurrera ateraz gero?

Esango dizut, INON. Sartzea ahaztu zaizue. Beraz, gezurra da dekretu honen aurka bozkatzeak 67 milioi euro horiek galtzea dakarrela esaten duzunean. Baina zure lasaitasunerako, Euskadiren zerbitzuak bermatuta daude, nire taldeak EAJ/PNVk adostutako neurriek 300 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak ekarriko dizkiolako Euskadiri hidrokarburoen BEZaren iruzurra geldiarazteko neurriari eta multinazionalen gaineko zergari esker, ez direnak aurrekontuan agertzen, aurrekontuak onartu zirenean EAJk oraindik gai horren inguruko akordiorik itxi ez zuelako.”

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean