Makilajea

Erabiltzailearen aurpegia Amasa Villabonako EAJ

EH Bilduko bozeramaileak ederki nabarmendu zituen Plenoan EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuaren onurak, eta, aldi berean zituen inperfekzioak maisuki estali.

Gustuko ez ditugun "inperfekzioak" estaltzeko erabiltzen dugu makilajea. Gustuko ez duguna ezkutatzeko edo gustuko ditugun ezaugarriak nabarmentzeko. Amasa Villabonan, EHbilduko bozeramaileak ederki nabarmendu zituen Plenoan EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuaren onurak, eta, aldi berean zituen inperfekzioak maisuki estali. Estalitako egia horietako bat hauxe: herriak behar duen Amasako errepidea egiteko, beharrezkoa dela Foru Aldundiaren 2025eko aurrekontua onartzea. EH Bilduk zuen horretarako  aukera. Ez du nahi izan. Nahiago izan du Amasa Villabonetarrentzat hain beharrezkoak diren aurrekontu horiek beste alderdi batzuei esker aurrera ateratzea. Eta gero horrexegatik kritikatu. Makilajea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA