Datorren urteko aurrekontuetan EH Bilduren anbizio falta sumatu EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Amasa Villabonako EAJ 2024ko aza. 28a, 10:33

Hala eta guztiz ere, ez die ezezko bozka eman Amasa Villabonako herritarrentzat garrantzitsuak diren zerbitzuak eta inbertsioak aurreikusten baitituzte

EAJk argi ikusten du, bestalde, Aurrekontu proposamenak ez duela proiektu eta zerbitzu berririk eta ez duela legealdi honetarako bidea markatuko duen ibilbide orririk

Amasa Villabonako EAJk ez dio ezezko bozka eman EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuen proposamenari; eta ez du horrela jokatu udal gobernuak EAJk proposatutako adineko pertsona autonomoentzako zentroa abian jartzeko, Arratzaingo errepidean oinezkoentzako segurtasunerako neurriak hartzeko eta Amasako errepidea egiteko diru-ekarpen handiagoa egiteko konpromisoa hartu duelako.

Hala ere, Amasa Villabonako EAJk EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuak kritikatu ditu, planteamenduaren faltagatik. Alderdi Jeltzalearen iritziz, aurrekontuek ez diete anbizioz erantzuten herritarren egungo beharrei, eta ez dute hobekuntza esanguratsuak bultzatuko dituen proposamen berritzailerik edo ausartik.

Udal-kudeaketa sendoa behar den testuinguru batean, aurrekontuek funtsezko erronkei heldu beharko liekete, hala nola Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra bultzatzea etxebizitzak eraiki ahal izateko eta gazteak Amasa Villabonan geratu ahal izateko; Oriamendiko edo Arratzaingo bidea, espaloiak konpontzea, adineko persona autonomoentzako eguneko zentroa eta gizarte-politika publiko ausartagoak. EH Bilduk kudeaketa jarraitzaile eta kontserbadorea gauzatzen du, eta ez ditu aurrekontuak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen.

Argibiderik argiena inbertsioen atalarena da; izan ere, zaborren tasak %40 igo ondoren, inbertsioa nabarmen jaitsi da 2024an 636.000eurotatik 2025eko 292.000 eurotara.

Aurrekontuen lehen zirriborroaren ondoren, EAJk abstentzioaren alde egin du; izan ere, azaroan zehar gobernu taldearekin zenbait proposamen adostea lortu baitugu; hala nola, Fleming eta Ernio beara doazen gazteek zein Arratzaingo Futbol zelaira edo Arratzaingo Kiroldegira doazen gazteek erabiltzen duten Arratzaingo errepidearen segurtasunari erantzun irmoa emateko konpromisoa.

Era berean, EH Bilduk konpromisoa hartu dute 2024ko kontuak itxi ondoren, Amasako errepidea egin ahal izateko soberakinetik behar den kopurua pasatzeko (Aldundiak bi urtean 600.000€-ko konpromisoa hartu du dagoeneko), eta, behingoz 2025ean Txermingo parkina asfaltatzeko.

Amasa Villabonaren etorkizuna marrazten duen ibilbide-orri argi baten falta sumatzen dugu oraindik ere, eta Amasa Villabonako herriarentzat etorkizunerako proiektu argirik gabe gobernatzen aritzeak kezkatzen gaitu. Eta EH Bilduk beste erakunde eta aurrekontuekiko duen jarrerak ere kezkatzen gaitu; izan ere, aurrekontu horiek oztopatzeak Amasa Villabonako herriak behar dituen zenbait soluzio errealitate bihurtzea eragozten du. Hori hala izanda ere, guk lanean jarraituko dugu Amasa Villabonako biztanle guztien beharrei erantzuna bilatzeko.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean