45 urte Gernikako Estatutoa onartu zela

Erabiltzailearen aurpegia Amasa Villabonako EAJ

Federiko Zabala Tolosan jaio eta Villabonan bizi zenak eman zion sarrera Gernikako Estatutoari Madriden.

1978ko abenduaren 29an Gernikan bildu zen Euskal Legebiltzarkideen Batzarra. Testua Madrilen erregistratu behar zen, Kongresuan.

Azkar jardutea eta estatutuaren zirriborroa inork baino lehenago bidaltzea erabaki zuten, baita karreran zeuden kataluinarrren aurretik ere. Juan Echevarriak (UCD) Kepa Sodupek (EAJ) eta Carlos Corcuerak  (PSOE) osatutako Legebiltzarkideen Batzarrerako ordezkaritza bat Gernikako Posta bulegora joan zen testua bidaltzeko.

Echevarriak aerotaxi bat hartu eta Madridera joan zen, zirriborroa Kongresuko idazkaritza nagusian erregistratzeko.

Bertan zuen zain Tolosan jaio eta Villabonan bizi zen Federiko Zabala Altzibar Jauregi senatari Jeltzalea, testu autonommikoa ganberan utzi zuten, Madriden . Bi ordu geroago, Diputatu Katalanek Estatutoa aurkestu zuten.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA