Udala geldirik eta ideiarik gabe dago

5 urte eta 4 hilabete beranduago sinatu du Ehbilduko gobernuak lagapen kontratua, 

Atzo argitaratutako berriaren bidez, Beatriz Unanuek, Alkate andereak, lotsa pasarazi digu, guri eta Amasa Villabonatarrei. Izan ere, gaur jakinarazi du Truchuelo familiak argazki dendako funtsa udalaren esku utzi duela eta, gure harridurarako, albiste hori 2019ko maiatzean argitaratu zen Udalaren web orrian, Atarian eta Diario Vascon, besteak beste.

2019an, beraz, iritsi zen Truchuelo familiarekin akordio batera eta 5 urte eta 4 hilabete beranduago sinatu du Ehbilduko gobernuak lagapen kontratua, delako kontratua Idazkaritzan egon da 2019ko apiriletik.

Hilabeteak daramatzagu kezkatuta Udal gobernuak ez duelako gobernatzen; pilotu automatikoa jarrita dabil, bai, baina ez dakigu nora; eta atzo argitaratu duten albistea horren adierazgarri garbia da. Horregatik eskatzen diegu Beatriz Unzue Alkateari eta bere aholkulari politikoa den Xabat Laborderi, lanean has daitezela eta Amasa Villabonak dituen proiektuak martxan jar ditzatela: konpon dezatela kiroldegiaren gaia, txukun dezatela Txermingo aparkalekua…

Horiexek lirateke gustura ikusiko genituzkeen argazkiak, ez duela 5 urte eta erdikoak, eta, nahi izanez gero, badute nahiko lana. Beste behin ere berresten dugu horretan Amasa Villabonako EAJ eta bere zinegotziak laguntzeko prest gaudela.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean