EAJk «albiste ontzat» jo du Udalak bi komun auto garbigarri jartzea, baina iruditzen zaie bi komun besterik ez jartzea ez dela nahikoa Amasa-Villabonako herritarrek dituzten beharrak asetzeko, are gehiago 2022an hiru instalatzeko kreditu-aldaketa onartu zela kontuan hartzen badugu. Izan ere, 2022ko ekaineko osoko bilkurak Villabonako hirigunean hiru bainugela publiko jartzea onartu zuen eta horiek jartzeko dirua onartu eta jarri ere egin zuen. Hori horrela, zenbait galdera egin beharrean gaude: zer gertatu da hirugarren bainugelarekin? Non geratu da?. Zertan “gastatu” da
dirua ?
“Ez dugu ulertzen hirugarren komun hori ez jartzea erabaki izana; batetik, aurreko legegintzaldian aurreikusi eta programatutako zerbitzua zelako, baina, batez ere, herrian beharrezkoa delako. Akats bat iruditzen zaigu Beatriz Unzue Alkate Anderea hura ezabatzearekin itsutu izana».
EAJ-PNVren udal-taldeak bere «tristura eta harridura» adierazten du pertsona guztien zaintzaz arduratzen dela dioen gobernu batek bizilagunen beharrak kontuan ez hartzeagatik; «kontuan hartuta zerbitzu bat ezartzearen moduko ekimen txiki batekin kolektibo ahulei asko lagun dakiekeela», eta horiek non kokatu ere ez duela kontuan hartzen, ez zaigu batere logikoa iruditzen komunitate baten atariaren aurrean bainu publiko bat jartzea, «Gobernu-taldeak egunero gune horretara joaten diren pertsona guztientzat oso onuragarria izango den inbertsio bat sartzea espero dugu».
EAJ-PNVren ustez, Amasa Villabonako EH Bildu "akatsa zuzentzeko garaiz" dago, eta 2022ko ekainean auto-bonbo handiz agindu eta saldu zuen hirugarren komuna instalatzeko.
Ez dugu ulertzen nola den posible lizitazio jakin batzuk iragartzea, kreditu-aldaketak... eta gero ezer gutxi gauzatzea. Hori kea saltzea eta, hainbeste denbora pasata, agindutakoa ez betetzea. Horrelakoak gertatzen dira udal gobernu bat programarik gabe, bide-orririk gabe, alegia, aritzen denean: herritarren benetako beharrei erantzun beharrean, okurrentzietan ematen dute denbora. Gobernu-taldeak funtzionatzen ez duen seinale.