Jaurti dute suziria Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariek

Pasa den asteburuan eman zioten hasiera lehiaketa ofizialei Alpino Uzturre taldeko korrikalariek Enkanterri Xtrem (Zaramilo) lasterketan Euskadiko Lineako Kopa eta Ultrako Kopako lehen proba puntuagarrietan parte hartuz

Apirilaren 13an, Zaramillon (Bizkaia), mendi lasterketen Euskal Herriako Kopari hasiera eman zitzaion, EMFk antolatuta. 

Gizonezkoen Ultrakoan (60 km. eta 3.890 m. desnibel metatua), Jokin Uribetxeberria 7. sailkatu zen (7:01´13" helmugan). eta Amaiur Urkia 35.a.

Jon Vallejo eta Ander Garitagoitia ere lehian aritu ziren baina ezin izan zuten lasterketa amaitu arrazoi ezberdinak medio.

Emakumezkoen Ultran Ainara Arrizabalaga 13.n postuan sailkatu zen. 

Lineakoari dagokionez (21 km. eta 1.380 m. desnibel metatua), gizonezkoen senior mailan Oier Zubelda 4.a izan zen (helmugan 1:59´03"), Endika De Las Heras 9.n, Andoni Uzkiano 10.n, Julen Gaton 15.n, Endika Trula 16.n, Mikel Gabirondo 18.n, Eneko Morales 22.n eta Jon Ander Iparragirre 37.n, Aitor Oiarbide 47.n (gizonezkoen Master B mailan Aitor Oiarbide 2.n). Aitor Eceizak osasun arazoak medio ezin izan zuen lasterketa amaitu.

Emakumezkoen senior mailan Naroa Uria 10.n izan zen helmugan, Maialen San Sebastian 12.n, Yashira Navas 15.n eta Irati Casais 29.n eta Jone Cerezo ere lehian aritu zen baina bertan behera utzi zuen lasterketa.

 

Asteburu honetan mendi lasterketa gehiagotan ere partaidetza erakutsi digute zenbait taldekidet eta hona hemen lortutako emaitzak: 

Nafarroan, Trail Pinares de Lerin lasterketan (16 km. eta 700 m. desnibel metatua), emakumezkoetan Argider Txurruka 2.n helmugaratu zen eta Berako mendi maratoi erdian Asier Urbistondo 282.n.

Errioxan, Munilla herriko Trail Huellas de Dinosaurio mendi lasterketan, PROMO lasterketan (14km)  emakumezkoetan  Maialen Loyok garaipena lortu zuen eta Amaia Otamendi 9.n postuan sailkatu zen. Gizonezkoetan Irai Colas 3.n sailkatu zen eta garailea izan zen promesa mailan. CLASICA modalitatean (29km) Larraitz Larrarte  10.n izan zen helmugan.

ZORIONAK DENOI ETA JARRAITU HORRELA!!

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean