Ostiralean, skating eran distantziko lasterketa izan zen. Imanol Rojo Espainiako txapeldun sortatu da gizonezkoen senior mailan, helmugan 35´53" denbora egin du (15 km.). Distantzi berean, gizonezkoen U-18an Hodei Juaristi 9. postuan helmugaratu da. Libe Curras-ek Espainiako txapeldunorde izatea lortu du emakumezkoen U-14an (5 km.), eta Inge Arin zortzigarren izan da. Iker Aranburu ere Espainiako txapeldunorde izan da gizonezkoen U-12an (2,5 km.).
Larunbatean, klasiko eran lehiatu ziren. Imanol Rojo ere Espainiako txapeldun izan da (10 km., 29´21"). U-18an Hodei Juaristik 4. postuan sailkatzea lortu zuen. Emakumezekoen U-16an June Aranburu hirugarren helmugaratu zen (5 km.), Libe Curras hirugarren iritsi zen helmugara emakumezkoen U-14an (5 km.), eta Inge Arin zortzigarren. Iker Aranburu, oraingoan ere Espainiako txapeldunorde izan zen U-12an (2,5 km.).
Iganean, Team Sprint lasterketa (elkarte eta genero bereko bikoteak) jokatu zen. Gizonezkeon absoluto mailan, Imanol Rojok eta Hodei Juaristik brontzea lortu zuten. Emakumezkoen U-16an, June Aranburu eta Libe Curras txapeldunordeak izan ziren.
Denboraldian zehar, Espainiako Kopa osatzen duten 11 lasterketetan (3 rollerskian eta 8 elurretan) lortutako puntuak batuz, taldeka Espainiako Kopan 21 elkartetik Alpino Uzturre laugarrena izan da. Banakako sailkapenean Libe Curras irabazle izan da U-14an eta Inge Arin bigarren; June Aranburu ERE bigarren U-16an eta Master1 mailan Harkaitz La Vega ere bigarren geratu da.
ZORIONAK ETA BEJONDEIZUELA!!