Asteburu oparoa Alpino Uzturreko mendi lasterkarientzat

Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa aldean ibili dira pasa den asteburuan Alpino Uzturre mendi korrikalariak

Zestoako Kobaz Koba mendi lasterketa luzean (25 km. eta 1.450 m. desnibela metatua), Naroa Uria 4.sailkatu da eta Yashira Navas 11.n. Mutiletan, berriz, Ion Intxausti 11.n, Mikel Goikoetxea 18.n, Amaiur Urkia 54.n, Javier Martinez 151.n eta Julian Galaraza 252.n. Rafa Suarezek lasterketa azken kilometroan utzi behar izan zuen lesio bat medio izandako ezbehar baten ondorioz.

Lasterketa berdinean baina distantzia motzean (15 km. eta 750 m. desnibela), Erika Alvarez 5.sailkatu zen eta Endika Trula 11.n.

Egun berean, Zaramillon (Bizkaia), Apuko mendi lasterketa ere lehiatu da (30 km. eta 1.600 m. desnibela metatua). Bertan Jokin Uribetxeberria 16. postuan (helmugan 2:35´07") eta Asier Urbistondo izan dira 211.en helmugaratu dira. 
 
Eta Zarrakaztelun (Nafarroa), Larrate Trail mendi lasterketan (21 km.), Argider Txurruka bostgarren sailkatu da. 
 
Bejondeizuela!!!
 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean