Alpino Uzturreko eskiatzaileak Espainiako Sprint Txapelketan emaitza bikainak lortuta

Skating modalitateko Alpino Uzturreko iraupen eskikoko lagunak saio bikainak burutu dituzte Espainiako sprint txapelketan.

Asteburuan iraupen eskiko Espainiako Txapelketak izan dira jokoan, eta baita Marxa Beret proba ere, Pla de Bereteko pistetan (Val d’Aran, Katalunia). Bertan parte hartu dute Alpino Uzturreko hainbat eskiatzailek, eta Imanol Rojo izan da garaipena lortu duena. Distantzia luzeko Espainiako Txapelketa Marxa Beret probarekin batera zegoen jokoan, klasiko eran, eta Rojok biak irabazi ditu. Elur faltarengatik 42 kilometroko lasterketa 32 kilometrokoa izatera pasatu zen senior eta master mailakoentzako; eta 21 kilometrokoa 18,5 kilometrokora 20 eta 18 urtez azpikoentzako. 

Senior mailan izan da Imanol Rojo txapelduna 1.08.32ko denbora eginez. «Niretzako beti da berezia hemen parte hartzea etxean bezala sentitzen naizelako. Azkenean, gainontzeko eski estazioen elur faltaren baldintzak ikusita, gaurko proba modu oso duinean egin ahal izan da. Gainera, niretzako gaurkoak oso entrenamendu ona suposatzen du datozkidan lasterketetarako», esan du Rojok.

Master1 mailan, Harkaitz Labeaga andoaindarra laugarren sailkatu da, eta Igor Aranburu tolosarra 5. postuan. Emakumezkoen 20 urtez azpiko mailan Naroa Amantegi tolosarra laugarren sailkatu da, eta gizonezkoen 18 urtez azpikoan Hodei Juaristi azpeitiarra bosgarren. Marxa Bereten ere 16 eta 14 urte azpikoek parte hartzeko aukera izan zuten, 10 kilometroko proba eginez, eta June Aranburu tolosarrak hirugarren postua lortu du. Hor ere parte hartu dute Libe Curras, Inge Arin eta Iker Aranburu tolosarrek.

Esprint distantziako Espainiako Txapelketan, berriz, gizonezkoen master 1 mailan, Harkaitz Labeaga hirugarren izan da, 16 urtez azpikoetan June Aranburu hirugarren, 14 urtez azpikoetan Inge Arin txapeldunordea eta 12 urtez azpikoan Iker Aranburu ere txapeldunordea. Hodei Juaristi eta Libe Curras ere bertan izan dira lehian.

ZORIONAK DENOI eta JARRAITU HORRELA!

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean