Negu Trail arrakastatsua Alpino Uzturre mendi korrikalarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea

Otsailaren 4an, Berastegin Negu Trail mendi lasterketa (16 km. eta 1.000 m. +) lehiatu zen. 

252 korrikalarik amaitu zuten mendi lasterketa, hoietako 14 Alpino Uzturre taldeko lasterkariak izan ziren.

Festa giro bikaina bizitu zuten pasa den iganden Alpino Uzuturre taldeko korrikalariak Berastegin. Neska mutilek emaitza bikainak lortu zituzten eta asko disfrutatu zuten behe lainoz inguratutako egun paregabe batean. 

Gizonezkoetan Oier Zubeldiak podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postuan helmugaratu ostean (1:21´12"). 

Aitor Eceiza 7. postuan iritsi zen helmugara, Endika De Las Heras 11.ean, Asier Ayerza 16.ean, Jokin Uribeetxeberria 20.ean, Uxer Mozo 27.ean eta Mattin Belaunzaran 45.ean, Aimar Iturriotz 51.n, Jon Ander Iparragirre 52.n eta Jose Luis Arrizabalaga 139.n. 

Emakumezkoetan berriz, Ainhoa Intxausti laugarren sailkatu zen (1:47´41"), Erika Álvarez 6.a izan zen, Ainhoa Egiguren 8.a eta Yashira Navas 10.a.

Bejondeizuela!!!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA