Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariek hasiera eman diote 2024 denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea

Urtarrilaren 21ean Garingo mendi lasterketarekin eman zioten hasiera Alpino Uzturre taldeko mendi korrikalariek 2024ko denboraldiari. 

11 kilometro eta 574m-ko desnibel positiboa duen lasterketa azkarrean lehiatu ziren 254 korrikalariren artean izan ziren Alpino Uzturreko lasterkariak ere. Lokatz artean gozatu eta sufritzeaz gain, emaitza politak eskuratu zituzten. 

- Aitor Eceiza 13.n ( zapatila puskatuarekin lasterketa erdia baino gehiago egin behar izan zuen arren)

- Endika De Las Heras 21.n  (etorkizun handiko lasterkari gaztea )

- Uxer Mozo 43.n (bere maila etengabe hobetzen ari den korrikalaria)

- Igor Arostegi 63.n (lasterketa luzeetan ibili arren egoera guztietara moldatu eta bikain dabilen lasterkaria)

- Julian Galarza 217.n (betidanik taldean egon den beteranoa, bere onenak eman eta emaitza txukunak lortzen jarraitzen duena)

- Oier Zubeldiak lehen lasterketa zuen Alpino Uzturre taldearekin, lehen postuetan lehiatzen aritu zen arren, digestio arazo batzuk medio ez zuen igandekoa amaitzerik izan. Horrelakoak ere gertatzen dira eta beti aurrera!

 

Zorionak denei eta jarraitu horrela!!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA