Asteburu bikaina Alpino Uzturre taldearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea

Emaitza bikainak lortu ditu Alpino Uzturre taldeak bai iraupen eskiari dagokionean baita asfaltoari dagokionean ere.

Alpino Uzturre taldeko Erika Alvarez bigarren geratu da Betelun urtarrilaren 14an ospatutako krosean, zorionak! Bestalde, Aragoiko txapelketa jokatu da asteburuan Panticosan, Espainiako kopa barne, eta Alpino Uzturre iraupen eskiko taldekideak emaitza bikainak lortu dituzte:

- Master 1 mutilak skating: Harkaitz Labeaga 2.n

- Master 1 mutilak klasikoan: Harkaitz Labeaga 2.n

- U16 neskak skating: June Aranburu 3.n

- U16 neskak klasikoan: June Aranburu 3.n

- U14 neskak skating: Libre Curras 7.n eta Inge Arin 5.n

- U14 neskak klasikoan: Libe Curras 1.go eta Inge Arin 4.n

- U12 mutilak gymkanan: Iker Aranburu 4.n

- U12 mutilak klasaikoan: Iker Aranburu 1.go

 

Zorionak denei eta jarraitu dezatela horrela!!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA