Osasun eta kirol jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea

Bigarren hitzaldi bat antolatu du Alpino Uzturrek, oraingoan kirol psikologiari buruz.
Hizlari gisa, Itsasne Blanco psikologoaren laguntza izango dugu.

Kirol psikologia gero eta garrantzitsuagoa da kirolariaren errendimendu eta osasunari dagokionez.
Horregatik gonbidatu zaudete otsailaren 23an, 18:00etan, Tolosako Kultur Etxean egingo den ate irekiko hitzaldi honetara.

Ziur oso interesgarria izango dela denontzat  ditugun zalantzak argitzeko.

Kaixo!!
Nire izena Itsasne Blanco da, Elorrion bizi naiz eta 25 urte ditut. 
Psikologian graduatu nintzen Euskal Herriko unibertsitatean. Gradua bukatu orduko errendimentu altuko kirolarien psikologian espezializatutako masterra egin nuen Unisport Management School-en. Hori bukatutakoan seguidan eta kirolaren psikologiako master ofiziala egin berri dut Universidad European.
Txikitatik oso lotuta egon naiz kirolarekin eta horrek dakarren guztiarekin, lehiaketak barne. Beti entrenatu gatituzte alde fisikotik eta alde taktikotik, baina psikologiaren aldetik ez gaituzte prestatzen erronkei aurre egiten kapazak izateko. Horregaitik erabaki nuen Kirol psikologian espezializatzea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA