ELIKADURA-JOKABIDEEN NAHASMENEN INGURUKO JARDUNALDIA (TCA) SANDRA PIÑEIROREN ESKUTIK

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea

Pasa den Abenduaren 15ean,  Sandra Piñeirok Remando en la Oscuridad liburua eta bere bizipen pertsonalak plazaratu zituen Tolosako kultur etxean

Sandra Piñeirok, Alpino Uzturrekin elkarlanean, TCAei buruzko jardunaldi interesgarria eskeini zuen.
Pertsona ororen osasun mentala, kirolean eta eguneroko bizitzan, ezezaguna bezain garrantzitsua da.
Horregatik, gure taldekidearen eskutik ahotsa eta argia eman nahi izan dizkiogu guretzat hain garrantzitsua den gai honi.
Gure elkartetik bultzatutako lehen jardunaldia izan zen, eta Tolosako herritarren erantzun bikaina ikusita, kultur etxea beteaz, ziur aski ez da azkena izango.
Eskerrik asko Tolosako Udalari, Intujai antzerki taldeari, 28 Kanalari eta ekimen hau babesten aritu ziren guztiei.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA