Aitor Eceizak irabazi du Etxebarri Xtremeko 10K mendi lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea

Alpino Uzturreko korrikalariaren lasterketa bikaina garaipen handi bat eskuratuz. Erakustaldi bikaina ere taldeko emakumeek eskeini zutena, Argi Txurrukak merituzko laugarren postu batekin eta Sara Aguirrek hirugarren postuarekin kanikros modalitatean.

Alpino Uzturreko lasterkari batzuk Etxebarri Xtrem lasterketan lehiatu ziren pasa den asteburuan, emaitza bikainak eskuratuz. Aitor Eceizaren lehen postua gizonezkoen absolutu mailan, eta Argi Txurrukaren laugarren postua, hau ere 10k distantzian. Ezin dugu ahaztu Sara Aguirre ere, izan ere, kanikrosaren diziplinan eta denboraldi honetako bere lehen lasterketan hirugarren postua lortu bait zuen, bere ohikoa den maila erakutsiaz.
Asier Urbistondok ere lasterketa on bat egitea lortu zuen asteburu borobil bat ixteko talde Tolosarrarentzat.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA