Alegiako Udalak haurrentzako eta nerabeentzako jarduera ezberdinak eskainiko ditu uztailean. Alde batetik, HH3tik LH2ra bitartekoek udaleku irekiez gozatzeko aukera izango dute. Bestetik, LH3tik LH6ra bitartekoek, kirol udalekuak izango dituzte eskura eta azkenik, 2006tik 2010era bitartean jaiotakoek Udaleku Parte Hartzaileetan aritzeko aukera izango dute.
Udaleku Parte Hartzaileetan hiru ekintza egingo dituzte uztailaren 4an, 6an, eta 11n eta ondoren lau eguneko eta hiru gaueko irteera bat egingo dute hilaren 19tik 22ra. Parte hartu nahi dutenek 120€ ordaindu beharko dituzte.
Udaleku irekien eta Kirol udalekuen kasuan berriz, bi txanda izango dira, modu honetan antolatuta. Lehen txanda uztailaren 3tik 14ra luzatuko da eta bigarrena uztailaren 18tik 28ra. Txanda baten parte hartzeak 55 euroko prezioa izango du eta bietan jarduteak 100 eurokoa. Jarduera guztien ordutegia 10:00etatik 13:00era izango da, astelehenetik ostiralera.
Izena ematea web bidez eta kultur etxean
Izena emateko bi modu egongo dira. Alde batetik, Udal webgunean Udalekuak atalean sartu eta bertan topatuko dute interesatuek izena emateko galdetegira bideratuko dituen lotura, IZENA EMAN botoia sakatuz. Bestetik, kultur etxean bertan ere eman ahal izango da, 10:00etatik 13:00era eta 18:30etatik 20:00etara. Maiatzaren 22ko 9:00etatik 26ra eman ahal izango da izena eta informazio gehiagorako kultur etxera deitu edo idatzi daiteke, 943 65 46 98 zenbakira edo kultura@alegia.eus helbidera.
Plaza mugatuak izango dira eta izen ematearen hurrenkeraren arabera egokituko dira. Ekainaren erdi aldera bilera baterako deialdia egingo da udaleku ezberdinen inguruko xehetasun guztiak emateko.
Eskaintza bakoitzaren inguruko xehetasunak eta izena emateko aukera, lotura honetan.