Martxoaren 24an, ostirala, Beatriz Egizabalek ‘Magma Mia!’ bakarrizketa eskainiko du 22:00etatik aurrera zinean. ‘Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezitu naute. Sumendia lehertzear dago Magma mia!!!’. Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.
Emanaldi horretarako sarrerak martxoaren 20an, astelehena, jarriko dira salgai kultur etxean sei euroan. Kultur etxea 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara egoten da zabalik.