Elorri Aldapak Baskoniaren eta Bilbo Basketen arteko derbirako autobusa antolatu du martxoaren 26rako

Erabiltzailearen aurpegia Alegiako Udala

17:00etan jokatuko da partida Gasteizko Buesa Arenan eta izena emateko azken eguna martxoaren 17a izango da

Elorri Aldapa saskibaloi taldeak irteera bat antolatu ACB ligako partida batera. Martxoaren 26an, igandea, Baskoniaren eta Bilbao Basketen arteko derbia jokatuko da 17:00etan Gasteizen eta taldeak autobusa antolatu du bertaratu nahi duten zale guztiek joateko aukera izan dezaten.

Autobusa 15:15ean abiatuko da Alegiatik eta itzulera partidaren ostean izango da. Izena emateko interesa dutenek martxoaren 17a, ostirala, izango dute azken eguna. 14 urte bitarteko haurrek 21 euro ordaindu beharko dute eta 14 urtetik gorakoek 32 euro. Prezioan autobusa eta sarrera sartzen dira. Izena emateko bi modu daude: elorrialdapa@gmail.com helbidera idatzita edo taldeko jokalari edo arduradunen bati esanda.

Elorri Aldapatik herritarrak irteera honetan parte hartzera animatu nahi dira. Gainera, 50 laguneko taldea osatzen baldin bada, kamiseta bat izango dute opari eta Buesa Arenako kantxan talde argazkia ateratzeko aukera izango da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA