Irurako Udalak laguntza-deialdi berria du martxan, 2024/2025 ikasturtean eskola-irteerek sortzen dituzten gastuak arintzeko. Dirulaguntzak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo DBHn matrikulatuta dauden ikasleen familiei zuzenduta daude, eta helburua aukera berdintasuna bermatzea eta gizarteratzea bultzatzea da.
Zenbatekoari dagokionez, HH, LH 1etik 5era eta DBH 1etik 3ra dauden familiek urtean gehienez 100 euro jaso dezakete. LH 6. eta DBH 4. mailan daudenek berriz, gehienez 200 euro. Familiak, gutxienez, gastuaren %10 bere gain hartu beharko du.
Laguntzak jasotzeko, Iruran erroldatuta egotea eta ikaslea bertako edo inguruko ikastetxe batean matrikulatuta egotea eskatzen da. Halaber, familiaren hileko diru-sarrerak DBEren baremoen barruan egon beharko dira. Laguntza hauek beste dirulaguntzekin bateragarriak dira, baina ezin izango da jardueraren kostuaren %90 gainditu.
Behin eskabidea aurkeztuta, alkatearen dekretu bidez emango da ebazpena. Dirulaguntza jaso ahal izateko, familiak ordainketa justifikatu beharko du, eta salbuespenez, dirua ikastetxeari edo guraso elkarteari zuzenean bideratuko zaio. Ebazpena hiru hilabeteko epean emango da, eta epe hori gaindituz gero, eskaera ezetsitzat hartuko da. Onuradunek kostuaren faktura aurkeztu beharko dute eta, beste laguntzaren bat jasoz gero, udalari jakinarazi.
Eskaera egiteko azken eguna: Uztailaren 22a izango da.