John Cabang Olinpiar Jokoetan izango da

Joanes Imaz Akizu 2024ko uzt. 4a, 08:00

John Cabang irurarra Parisko Olinpiar Jokoetan izango da, Filipinetako selekzioa ordezkatuko du 110 metro hesietako proban.

Maiatzean Filipinetako Txapelketan lortutako 13.37ko markari esker lortu du txartela, rankingeko 40 onenak sailkatzen dira Olinpiar Jokoetara, irurarra 30. tokian dago. Ekainean zehar saiatu da proba ezberdinetan gutxiengo olinpikoa lortzen baina ezin izan du marka hori erdietsi. Azkenean rankingeko postuari esker iritsi zaio Parisera joateko aukera.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA