Trafiko aldaketak plazako eremuan

Erredakzioa 2024ko uzt. 3a, 12:50

Behin Udaletxea eta Ostatuko obrak amaituta, plazako eremuaren aldaketekin jarraitzeko asmoa du Irurako Udalak. Oraingo honetan trafikoa eta mugikortasunari lotutako egokitzapenak egingo dira.

Iada, plaza oinezkoentzako gune bilakatzeko proiektua idazten ari dira eta  datorren urtean lanekin hastea aurreikusten da. Behin horiek amaituta, plazan aparkaztea debekatuta egongo da ibilgailu guztientzat. Bertako etxebizitzetan bizi direnek ibilgailuetatik zamalanak, hau da kargatzeko edo deskargatzeko aukera izango dute, ez aparkatzeko ordea.
Bitarte horretan trantsizio epe bat irekiko da, non ibilgailuen aparkatzea mugatuko den. Soilik bertakoek izango dute eskubide hori eta ordutegi baten barruan. San Migel 11, 12 eta 13 etxebizitzetan bizi direnei plazara sartzeko txartela gaituko zaie ohiko sarbidetik  eta plazan bizi edo bertatik pasa behar duten gainontzeko ibilgailuek gaur egun egiten duten moduan, elizaren atzekaldetik izango dute sarrera eta irteera.
Bertako bizilagunen ibilgailuak aparkatzeko puntuak “B”  handi batez markatuak egongo dira eta bertan arratsaldeko 20:00etatik goizeko 10:00ak arte aparkatzeko aukera izango dute, beste ordu tarte horretan plazako aparkaleku horietan aparkalekua debekatua egongo da.
Herritar askoren eskariei erantzunez eta egungo udal gobernuak hartutako konpromisoari bide emanez, plaza ingurua pertsona guztientzat gune seguru eta lasaia bihurtzeko lanean dihardu Irurako Udala.

Udalak araututako neurrien betetzearen jarraipena egingo du eta epe batez informazioa emango da arau hausteari buruz, baino ondoren arau hausteak salatuak izango dira.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean