2023/11/07 19:00
Aurkezpenak
Duela bostehun urte, Magallanes eta Elkanoren espedizioak munduari lehen bira eman zion. Orain, Ander Izagirre Getariatik atera eta Getariara itzuli da, Elkanoren jaioterrira, euskaldunen herriari buelta geografiko, historiko eta mentala ematera.
Bizikletaz bidaiatu du, eta bidean, istorio harrigarriak aurkitu ditu: duela bostehun urteko eta gaur egungo pertsona harrigarriak, argiz eta odolez idatzitako historia, kultura nahaspila eta esploratzeko grina.
Aurkezpenaren ondoren Ander Izagirrerekin solasaldia egingo da.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.