Oria ibaiaren garbiketan 723 kilo hondakin jaso ditu Irurako Udalak

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko ira. 22a, 12:35

Iruratik igarotzen den Oria ibaiaren zatian garbiketa-lanak burutu ditu Irurako Udalak Gureak gizarteratze-enpresaren bitartez, uztailaren 11tik 18ra. Bildutako hondakinen lagin bat San Migel plazan ikusgai izan da, herritarrak ibaira iristen diren hondakin-kopurua ezagutu eta hauek jatorrian ondo kudeatzeko beharra azpimarratzeko. Ibaitik jasotako hondakinak baliatuz udalekuetako haur eta gazteekin hondakinen bilketa egokiaren garrantziaz jabetzeko lanketak ere burutu ahal izan dira. 

2023ko Irurako zatiko Oria ibaiaren garbiketa-kanpainan 694 kg hondakin atera ziren ibaitik, modu honetan sailkatuta: 
- 254 kilo plastiko
- 165 kilo egur
- 275 kilo burdin
- 7 kilo kristal
- 22 kilo errefuxa 

Udalak gogorarazten du hiri-hondakinak modu egokian ez kudeatzea 90,1 eta 45.000 euro arteko isunarekin zigortua dagoela eta hainbat aukera dituztela hondakinak modu egokian kudeatzeko:

- Herriko kaleetan kokatutako edukiontzietan (organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak, beira, arropa, sukaldeko olioa, pilak, errefusa, zakur gorotzak).
- Hondakin arriskutsuak: Kultur etxe ondoan dagoen etxolan edo Garbigunean.
- Tamaina handiko hondakinak: beirarentzako edukiontzien ondoan hilaren lehen eta hirugarren ostiraletan (bezperako gauean 20:00etatik aurrera). Ezin da utzi obra-hondakinik, pneumatikorik, paletik, paperik, kartoirik edo/eta zabor-poltsarik.

Bilketa egokian laguntzeko hondakinak egoki sailkatzeko gida eta eskualdeko bi garbiguneen informazioa eskura dute herritarrek. Garbiketa-lan hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako sailaren % 75eko dirulaguntza jaso dute. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean