Gipuzkoako Foru Aldundiak Irurako Energia Komunitatearentzat kontratatutako aholkularitza teknikoak merkatuko energia-merkaturatzaile ezberdinak aztertu ditu Irurako TEKeko kideei eskaintza-proposamen batzuk aurkezteko.
Halere, horren aurretik, Irurako TEKeko kideek merkaturatzaile-eskaintza hauen eta, oro har, merkaturatzaileekin eduki ditzaketen zalantzak argitzeko Irurako TEKren aholkularitza zerbitzuak informazio eta zehaztapenerako bilera telematiko bat antolatu du uztailaren amaieran.
Online saioa Eskolako Zaharreko ekitaldi aretoan egingo da ondorengo bi egunetan:
- EUSKARAZ: uztailaren 26an, 18.00etan.
- GAZTELERAZ: uztailaren 27an, 12.00etan.
Bilerara bertaratu nahi duenak irura@ingurumena.eus helbidera mezua bidali beharko du, izena eta zein saiotan parte hartuko duzuen adieraziz.