Irurako energia komunitateko kide izateko izen-emate epea zabalik

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko eka. 2a, 11:59

Ekainaren 19ra bitarte Irurako TEKko kide izan nahi duten herritar eta denda txikiek izena eman dezakete. Horretarako, www.tekgipuzkoa22.eus/irura/eu web-orriko formularioan edo udaletxeko harrera bulegora hurbildu behar dute herritarrek. 

Proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako GIPUZKOAKO ENERGIA KOMUNITATEAK proiektuaren barne dago eta, Irurako Udalak, Gipuzkoako beste hemezortzi udalekin batera parte hartzen du.

Irurako Energia Komunitateak energia berriztagarria sortuko du herrian bertan, udalak utzita Trinketeko teilatuan jarri diren eguzki plaken bitartez. Energia-trantsizioaren partaide izateak ez du inongo kosturik izango, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Europako Next-Generation funtsei esker.

Irurako TEKrako Aldundiak 84 plaka fotovoltaiko jarri ditu Trinketeko teilatuan, 38 kW potentzia dutenak. Honek Irurako 70-75 etxe eta komertzio txikiri bertako elektrizitatea hartu ahal izango dute. Gainera, TEKko kide izanda, Foru Aldundiaren formazio- eta aholkularitza-zerbitzua jasotzeko aukera izango dute partaideek. Aukera hau aprobetxatu eta energia berriztagarria autokontsumitzeko etxean ez da inolako obrarik egin behar.

Irurako Udalak herritar, merkatari edo interesa duen herriko bestelako eragileei Irurako TEKeko kide izateko gonbita luzatzen die. Izan ere, jatorri berriztagarriko energia kontsumituz, ingurumenari zaintzeaz gain, elektrizitate-fakturan ere nabarituko baitute herritarrek.

Zalantzarik izanez gero, irura@tekgipuzkoa.eus posta elektronikora idatzi edo 946 856 312 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18etara).

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean