Elkartasun azoka Marea Urdina elkartearen alde

Imanol Rodriguez Zabala 2023ko api. 3a, 11:13

Elkartasun azoka egin dute Irurako ikastolan eta lortutako dirua Marea Urdina elkartera bideratuko dute.

Autismoaren Nazioarteko Eguna apirilaren 2an ospatzen da eta hori dela eta elkartasun azoka egin dute Irurako ikastolan. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak gai hau lantzen aritu dira azken asteetan. Azoka honetan bigarren eskuko liburuak, pultserak, jostailuak… saltzen aritu dira eta lortutako dirua Marea Urdina elkarteari emango diote.

Eider Ijurko , Irurako ikastolako irakaslea da eta azaldu duenez, urtero amtolatzen dituzte elkarteren baten aldeko elkartasun jaia. Hori horrela, aurten Marea Urdina elkartea izan da aukeratua.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean