N-1eko Ikaztegietako irteera itxi egingo dute aste honetan, gauez

Joanes Imaz Akizu 2026ko ekainaren 22a

N-1 errepideko 428. lotunean, Ikaztegietan, artapen lanak egiteko trafiko etenak egingo dira asteartetik ostiralera bitartean, 21:00etaik 23:59ra.

Bihar hasi eta ostiralera bitartean N-1ean, Gasteizko noranzkoan doazen ibilgailuek ezingo dute Ikaztegietako irteera erabili 21:00ak eta 23:59ak bitartean. Artapen lanak egiteko itxiko da bide hori.  Tolosatik Ikaztegietara joan nahi duenak, 426. irteera hartu (Legorretan) eta GI-2131 errepidetik joan beharko du Ikaztegietara. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA