N-1eko Ikaztegietako lotuenean trafiko etenak egingo dira bihar eta etzi

Joanes Imaz Akizu 2026ko ekainaren 9a

N-1eko Ikaztegietako lotunea artxibo irudian.

Bihar gauean, Gasteizko noranzkoan doazen ibilgailuentzako moztuko da 428. irteera. Etzi berriz, lanek bi irteera adarrei eragingo die.

N-1 errepideko 428. lotunean, Ikaztegietan,  aglomeratuaren konponketa lanak egiteko bihar, asteazkena eta etzi, osteguna, lanak egitea aurreikusten da. Horrek eragina izango du lotune horretako sarrera irteeretan:

  • Ekainak 10, asteazkena, 22:00-04:00 artean: Gasteizko noranzkoan 428. irteera itxiko da. Ordezko bide modura, 426. irteera, Legorretakoa, erabili beharko da. Bertan noranzko aldaketa eginda edo GI-2131 errepidea erabiliz iritsi beharko da Ikaztegietara. 
  • Ekainak 11, osteguna, 21:00-05:00 artean: 428. lotuneko bi irteera-adarrak moztuko dira.  N-1etik Ikaztegietara iristeko edo alderantzizko bidea egiteko Alegiako 431. irteera edo Legorretako 426.ena erabili beharko dira. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA