2026/04/24 17:30
Iazko urrian egin zen Zapiak taldearen aurkezpena herrian. Ikaztegietako emakume batzuk biltzen dituen taldea da Zapiak, bertan jaiotakoak eta kanpotik gurera etorritakoak, eta Emagin elkartearen dinamizazioaren laguntzaz elkartzen da urtean zehar, bizikidetza feminista eta euskaltzalea helburu.
Aurten ere antolatu dute herriari irekia izango den saioa: apirilaren 24an izango da, ostirala, 17:30etatik aurrera, herriko plazan. Urrian herrialde desberdinetako platerak prestatu ziren. Oraingo honetan, jolasak izango dira aitzakia. Herrialde desberdinetako jolasak ezagutzeko eta jolasteko aukera izango dugu, haurrek bezain beste helduek.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.