Bide-segurtasuna hobetzeko lanak egingo dira Ikaztegietako San Lorentzo auzunean

Erredakzioa 2024ko mai. 28a, 12:39

Zehazki, seinalizazioa eta segurtasuna hobetzeko lanak lagunduko ditu diruz Gipuzkoako Foru Aldundiak, 6.119,58€-rekin hain zuzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerri txikietako errepideak hobetzeko diru-laguntzak onartu berri ditu eta, Ikaztegietari dagokionez, San Lorentzo auzuneko errepideko trafikoa antolatu eta segurtasuna handitzeko hobekuntza lanak finantzatzen lagunduko duela adierazi du. Aurreikuspena da lan horiek udazkenerako prest izatea.

Zehazki, seinalizazioa eta segurtasuna hobetzeko lanak lagunduko ditu diruz Aldundiak 6.119,58 eurorekin. Diru-laguntza honekin, Aldundiak lanen % 85 finantzatuko du (aurrekontu osoa 7.199,80 eurokoa baita).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA