Hiru urtez geldituta egon eta gero, gaur berriz ere ospatu da Ibarrako babarrun lehiaketa, gaurkoa XII. edizioa izanik. Hamabost bikotek hartu dute parte baino hiru plater izan dira beste lehiakideengandik nabarmendu direnak. Juan Antonio Rodriguez eta Puy Garcia izan dira irabazleak, bigarren platerrik onena, Peio Goñik eta Mara Goñik egin dute eta hirugarren postuan Imanol Leunda eta Tamara Loriente gelditu dira.