Zabalik dago Ibarrako XII. Babarrun Lehiaketan izena emateko epea

Azaroaren 14an Ibarrako XII. Babarrun Lehiaketa egingo dute. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea, eta azken eguna azaroaren 2a izango da. 

Txapelketan 15 bikote parte-hartzaile egongo dira gehienez; eskaera kopurua muga horretatik gorakoa baldin bada, zozketa egingo dute. Lehiaketan izena emateko epea azaroaren 2an amaituko da, eta interesdunek formulario hau bete beharko dute.Egun horretan, babarrunak sukaldatzeaz gain, egitarau zabala prestatu dute herrian girotzeko. Goizetik hasita, Giro Arte dultzaineroen dianak alaituko ditu kaleak, eta 10:30ean erraldoien kalejira abiatuko da. Eguerdiko 12:00etan txorizo pintxoak banatuko dira aterpean, eta 13:00etan epaimahaiak babarrunen balorazioa egingo du, jarraian sari banaketari bidea emateko. Egunari amaiera emateko, 15:00etan bazkaria egingo dute Xepla Elkartean, lehiaketako parte-hartzaileek bazkaria doan izango dute eta bakoitzak gehienez bi gonbidatu eraman ahal izango ditu, pertsona bakoitzeko 25 euro ordainduta.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA