Ioseba Mateosek bigarren postua lortu zuen larunbatean Alacanten jokatutako I. Uniendo Faros zeharkaldian. Ibartarrak, ur irekietan egin zen 10 kilometroko proban parte hartu zuen. Lehia Abraham Castillok irabazi zuen, 2:42:57an osatu zuen proba, bere atzetik, minutu eta hamaika segundora, helmugaratu zen Mateos. Podiuma, Antonio Miguel Eznarriagak osatu zuen, honen denbora. 2:48:27.
Mateos gustura da proba honetan lortu duen emaitzarekin "esperientzia polita eta aldi berean gogorra izan da". Itsasoaren egoerak zeharkaldia zaildu egin zuen, horren erakusle da 20 kilometroko proba bertan behera utzi behar izan zutela. Alacanteko Portuko Agintaritzak, erakundearen 125. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan antolatu zuen lasterketa hau.