Ibarrako Merkatari Elkarteak astelehenean hasiko du bonuen kanpaina berria. Arratsaldeko 19:00etan hasita, Euskal Herria kaleko 12an izango da txartelak lortzeko aukera. Ekimen honekin ekonomia sustatu nahi dute, kontsumitzaileei zuzeneko abantaila ekonomikoa eskainiz. Erosleek 20 euroren truke, 30 euroko gastu ahalmena ematen duen txartela lortuko dute.
Banaketa egiteko garaian, herritar gehiagorerengana iritsi asmoz, neurriak hartuko dira. Nortasun Agiri bakoitzeko bonu bakarra emango da eta norbanakoak, erosketa bakoitzeko, gehienez, bi agiri aurkeztu ditzazke. Denera 200 bonu jarriko dira herritarren eskura.
Ibarrako 18 establezimenduk parte hartuko dute ekimenean. Ondorengoak dira:
- Karlatz Garagardotegia (Euskal Herria, 6)
- Maivision Optika (Euskal Herria, 7)
- Bikoitz Arrandegia (Euskal Herria, 7)
- Oramahai Okindegia (Euskal Herria, 8)
- Maial Estetika (Euskal Herria, 12)
- Laos Ilepaindegia (Euskal Herria, 12)
- Ekin Fisioterapia Zentrua (Euskal Herria, 13)
- Joxe Mari Barriola Harategia (Euskal Herria, 13)
- Oreka Belardenda (Euskal Herria, 17)
- Elduaran Hortz Klinika (Euskal Herria, 28)
- Uranga Harategia (Euskal Herria, 41)
- Ibarburu Janaridenda - Coviran (Euskal Herria, 51)
- Errazkin Artola Harategia (Euskal Herria, 53)
- Goxobi (Ibai Gain, 2) Eguzkilore Taberna (San Bartolome, 5)
- Tarukutraku (San Inazio Auzoa, 4)
- J.B. Barriola Harategia (San Inazio Auzoa, 5)
- Kiribil Ilepaindegia (Uzturre, 3)