2026/08/23 9:00
09:00 Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
11:00 Hamaiketakoa “Gure taberna” atzealdeko terrazan.
12:00 “Gaur egun txarra izango da, edo ez!” kale-antzerkia, herriko kaleetan zehar, Hauspoa kultur elkartearen eskutik.
14:30 Txekor-jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.
15:30-19:30 Haur eta nerabeentzat ur-parkea. Uzturpe ikastolako patioan.
19:00 San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
20:00 “Hamaikua” Alurr dantza taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
21:30 “Xaibor” diskofesta, Emeterio Arrese parkean.
22:30 Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
*Gurasoei jakinarazten zaie zezensuzkoa borondatezko jarduera dela eta honek arriskuak dakartzala, eta tutoreak direla adingabeei gertatzen ahal zaizkien ezbeharren arduradunak. Parte hartuz gero, balio handirik gabeko sintetikoa ez den arropa ekartzea gomendatzen dugu, zezensuzkoaren txinpartekin erre baitaiteke.
22:45 DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.
23:30 Ahantzi taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.