Gero eta ikasle gehiago omen dira Uzturpe ikastolara bizikletan joaten direnak, eta Ibarrako Udala jakinaren gainean dago jada.
Arazo horri irtenbidea emateko, plazako estalpearen atzealdean zegoen aparkalekua kendu eta Eguzkilore tabernaren atzealdera mugitu dute, ondoan toki kopuru bereko beste bat jarrita. Lehen soilik hamasei bizikletentzat zegoen tokia; orain ordea, hogeientzat. Modu horretan, plazako estalpearen atzealdea libre utzi da espazioa libre uzteko herriko festetan edota asteburutan antolatzen diren ekintzetan.
Plazako komunaren ondoko bizikleta-aparkalekua (zortzi bizikletentzat) bertan utzi da, eta baita San Bartolome kalea 13ko etxebizitzaren ondoan dagoena ere.
Hortaz, guztira 48 bizikleta uzteko tokia geratu da plaza inguruan: hamasei plazan bertan eta 32 Eguzkilore tabernaren atzealdean.