Zebrabideetako piktogramak margotu dituzte Ibarran

Urko Sanchez Goenaga 2026ko martxoaren 6a

Ibarrako Udala

Ibarrako Udalak argitaratu du piktograma berriekin egokitu dituela herritarrentzako zebrabideak. Zehazki, San Bartolome kaleko 13 eta Zaldune kaleko 6 zenbakietan margotu dituzte, Uzturpe ikastolarako bidean.

Ibarrako Udalak argitaratu du piktograma berriekin egokitu dituela herritarrentzako zebrabideak. Helburua, herritarren segurtasuna bermatzea da, bereziki haurrena, adinekoena eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonena (AEN).

"GELDITU, BEGIRATU, KOTXEA GELDIRIK ETA GURUTZATU " adierazten duten piktograma horiek herriko mugikortasuna seguruagoa eta inklusiboagoa izatea bermatuko dute. Gaitasun mugatuak dituzten pertsonentzat eginak daude, ohiko trafiko-seinaleak gainerako herritarrek bezala ulertzen ez dituztenentzat. Bereziki, lagungarriak dira dibertsitate funtzional edo kognitiboren bat duten herritarrentzat ere.

Udalak, piktograma hauek mugimendu handia dagoen herriko beste zebrabideetan ere margotzea aurreikusten du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA