Asteazken iluntzean Bilboko Abusu kiroldegian jokatu zuen CMO Valves Lauburu Ibarrak Errege Kopako bigarren kanporaketa. Aurrean, maila berdinean jokatzen duen Otxartabe izan zuen talde moreak. Lehenengo zatian, bizkaitarrak markagailuan aurreratu egin ziren arren, atsedenaldian ibartarrak aurretik ziren markagailuan, 1-2.
Bigarren zatiko lehen sei minutuetan beste bi gol sartuta, errenta erosoa lortu zuen Lauburuk (1-4). Otxartabek, bere bigarren gola lehia amaitzeko 13 minuturen faltan sartu zuen. Azken minutuetan, talde moreak, emaitzari eusten asmatu egin zuen.
Honela, Errege Kopan, Mondrate eta Otxartabe kanporatu ondoren, hirugarren kanporaketan Bigarren Mailako talde baten aurka jokatuko du Ibarrako taldeak. Urriaren 28an edo 29an jokatuko da partida hori.