2025/08/21 11:30

Ibarrako festak

Ibarrako festak
Ibarra

11:30 XXXV. San Bartolome bozeto-lehiaketako eta VIII. Diseinu-lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.

11:45 Gazte koadrilak plazan elkartuko dira.

12:00 Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Hauspoa kultur elkartearen eskutik. Jarraian, Ibarrako eta Villabonako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera, gazte koadrilen kalejira herrian barrena.

14:00 Gazte koadrilen bazkaria, San Bartolome plazan, herriko gurasoek
prestatuta.

14:30 Gazte eguneko bazkaria, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Gazte
Asanbladaren eskutik.

16:00 Haur eta gazteentzako jolasak, Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.

18:00 Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian. Parte-hartzea: 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu. Adin horretatik beherakoek ikusle bezala bakarrik parte hartu dezakete.

19:30 Txaranga bartoleroarekin kalejira herrian zehar, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.

21:00 Herri-afaria, San Bartolome plazan.

21:30 “Xaibor” diskofesta, Emeterio Arrese parkean.

22:30 Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
*Gurasoei jakinarazten zaie zezensuzkoa borondatezko jarduera dela eta honek arriskuak dakartzala, eta tutoreak direla adingabeei gertatzen ahal zaizkien ezbeharren arduradunak. Parte hartuz gero, balio handirik gabeko sintetikoa ez den arropa ekartzea gomendatzen dugu, zezensuzkoaren txinpartekin erre baitaiteke.

00:00: Leihotikan eta Etsaiak taldeen kontzertua, San Bartolome plazan

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA