Ioseba Mateosek bigarren postua lortu du Capri-Napoli zeharkaldi ospetsuan

Joanes Imaz Akizu 2025ko uzt. 4a, 14:48

Ioseba Mateosek Capri eta Napoli arteko 36 kilometroko itsas zeharkaldia arrakastaz burutu zuen ekainaren 27an. Neoprenorik gabe eta bakarka egindako erronka honetan, bigarren postuan helmugaratu zen, azken metroetan Ozkan Dizar lehiakidearekin esprint estua izan ondoren.

Ioseba Mateos igerilariak Capri-Napoli arteko 36 kilometroko itsas zeharkaldia arrakastaz burutu zuen. Ekaianren 27an goizeko 9:00etan Capriko irlatik abiatu eta 8 ordu, 39 minutu eta 35 segundotan helmugaratu zen Mateos Napolin, azken metroetan sprint estua izan zuen Ozkan Dizar-ekin. "Ez nuen bigarren postua espero, azken metroetan esprint gogor batean erabaki zen dena", adierazi du Mateosek. Podiuma Andre Leao Baptista brasildarrak osatu zuen (8:44:01).

Baldintza gogorrak: beroa, haizea eta medusak

Ioseba mateosek bakarkako modalitatean parte hartu zuen distantzia osoa neoprenorik gabe eginez, arautegiak eskatzen duen bezala.

Zeharkaldi osoan zehar baldintza meteorologiko zailak izan ziren. Uraren tenperatura 27 gradukoa zen eta airekoa 35-37 gradu bitartekoa. Hasieran haizea leuna bazen ere (5 km/h), eguerditik aurrera (13:30etatik) 15-20 km/h-ko indarrarekin jotzen hasi zen, norabidea mantentzea nabarmaen zailduz. Olatuak 0,5-1 metro artekoak izan ziren.

Matoesek karranpak eta hiru medusen ziztadak ere jasan zituen ibilbidean zehar. Neguan  egindako prestaketa fisiko eta mentala funtsezkoa izan zen erronkari aurre egiteko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA