Biha,r 18:30ean, hasita jokatuko da Belabietan Lauburu Ibarra eta Santa Coloma Bren arteko lehia erabakigarria. Kanporaketa gainditzen duen taldeak hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatuko du. Lorpen historikoa erdietsi dezake Ibarrako taldeak, duela 21 urte galdu baitzuen kategoria hori talde moreak. Belabeitako sarrerak agortuta egon arren, taldeari babesa eskaini nahi dioten zaleek izango dute horretarako aukera. San Bartolome plazan jarriko den pantaila erraldoian finalaren nondik-norakoak zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Pasa den asteburuan Katalunian jokatutako joaneko partida hirunako emaitzarekin bukatu zen, kanporaketa airean dago. Belabietan tentsio eta emozio handiko partida espero da.