AECCk larunbatean Ibarran egindako bilketan 786 euro jaso zituen

Joanes Imaz Akizu 2025ko mai. 28a, 16:05

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Ibarran larunbatean egin zuen diru bilketan jasotako ekarpenak minbizia duten pertsonei babesa emateko erabiliko dira.

Larunbatean, hilaren 24an, Minbiziaren aurka Gipuzkoan elkarteak Ibarran egindako diru bilketan 786,69 euro jaso zituen. Diru bilketa honekin, minbizia duten pertsonei babesa eman nahi zaie; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte-langileekin konpromisoa hartu nahi da eta ikerketa onkologikorako dirua bildu. AECCk, diru bilketa egiteko, boluntario gisa lan egin zutenei eskerrak eman nahi izan dizkie.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA