Lehen helburua bete du Lauburuk

Erredakzioa 2025ko api. 30a, 15:24

Lauburu Ibarrak igoerako play off-erako eta Erregeko Koparako txartelak lortu ditu. 2. B Mailako liga erregularra amaitzeko jardunaldi baten faltan talde morea sailkapeneko hirugarren postuan dago, bosgarren dagoen Pinsequek baino bost puntu gehiago dituzte ibartarrek; beraz, denboraldiko lehen helburua, play off-a jokatzearena, erdietsi du taldeak.

Lauburuk play offa jokatzea ziurtatuta duen arren, azken jardunaldian dena eman beharko du, sailkapeneko bigarren postuan bukatu dezake denboraldia Ibarrako taldeak. Horretarako talde moreak Albeldaren kantxan irabazi eta Otxartaberen hutsegitea behar du. Ibartarrek etxeko lanak egin, eta bilbotarrek Pinsequeren aurkako lehia irabazi ezean bigarren postua Lauburuk lortuko luke. Larunbatean arratsaldeko 18:00etan jokatuko dira lehia guztiak.

Erizaindegitik ere albiste onak 

Azken jardunaldian lesionatuta egon diren Victor eta Rafa taldera itzuliko dira. Gorkak, bost hilabeteko geldialdiaren ondoren, asteburuan jokatu zuen berriz. Goierrikoak irribarrea berreskuratu zuen bere soleoko hausturatik errekuperatzeko osatze-bide luze eta gogor baten ondoren.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA