CAF-Rail Lineko langileek akordioa lortu dute enpresarekin

Olaia Garmendia Ancisar 2025ko ots. 18a, 13:52

Azken asteetan hainbat lanuzte eta mobilizazio burutu ondoren  Mahai negoziatzaileko azken bi bileretan enpresak jarrera aldatu eta edukia duten proposamenak ekarri ditula  adierazi du LAB sindikatuak. Hala, lortutako akordioak 3 urterako hitzarmena jasotzen du. Soldata igoera KPIa baino handigoa izatea, urteko lanaldia 28 ordutan murriztea eta telelanerako aukeren hedapena jasotzen du hitzarmen berriak. Akordioa langile batzarrean gehiengo zabalez onartu dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA